Etiquetas

lunes, 18 de octubre de 2010

Webguneen erabilgarritasunari buruzko ikerketak

Web diseinuan gero eta garrantzia gehiago hartzen ari den gaia ERABILGARRITASUNA dugu. Interneten berebiziko garrantzia du webguneen egikaritzean erabiliko dugun teknologiak, gaiaren araberako hartu beharreko erabakiak, estetikak... baina batez ere erabiltzaileentzako baliagarria izateko ezinbestekoak diren erabilgarritasunaren arauak betetzeak.

www.nosolousabilidad.com webgunean erabilgarritasunari buruzko hainbat ikerketa aurkitu ditzakegu: erabiltzaileen begiaren ibilbidearen araberako pantailaren jerarkizazioa, klikak aurrezteko teknikak, etab.



Steven Krug eta Jackob Nielsen ere erabilgarritasunaren mundu mailako bi ikerlari handi dira. Steven Krugen webgunea bisitatzea gomendatzen dizuet, (Jackob Nielsenenak diseinuan hutsune nabarmena du eta astunagoa egiten  da), eta hori baino gehiago gure web diseinuko irakasleak berak argitaratutako liburu bat irakurtzeko gomendatu dugu: "No me hagas pensar". Bertan edonork ulertzeko eran, erabilgarritasunaz mintzo zaigu tonu umoretsuan gainera. Orain gainera beste liburu berri bat argitaratu berri du gai berdinari jarraiki: "Rocked surgery made easy".

No hay comentarios:

Publicar un comentario